Izenburu oso originala erabili ez dudan arren, garbi dago Internet hitzaz oso interpretazio ezberdinak egiten direla. Beharbada, sareak berak dituen ahalmenak bezainbeste. Horregatik, oinarrizko kontzeptu batzuk argitzen saiatuko gara lan hau burutzean. Aurreiritzirik gabe eta ikuspegi kritikoaz, informazioa erabili beharko duzue zuen iritzi propioa eraikitzeko. Izan ere, Internet zer den argitzeaz gain, bere historia, erabilera, zerbitzuak, nabigatzaileak... ezagutzen eta baloratzen ahaleginduko gara. Has gaitezen, bada, mundu ziragarri honetan murgiltzen!!! GOGORATU: talde lanak, informazioa partekatzeak, elkarlanak... fruitu emankorragoak ematen ditu.
|
|
 |