|
Zer da WebQuest bat? Zertarako
sortzen dira? Zeinek asmatu zituen? Zeintzuk dira bere atalak? Zer egin behar
du ikasleak atal bakoitzean?
Dagoeneko gai gara galdera horiei
erantzuteko, ezta? Horrela behar luke! Azken batean, jadanik irakurri dugu
WebQuestei buruzko artikulua eta, are gehiago, ideia nagusiak mapa
kontzeptualean islatu ditugu.
Hala ere, oraingo honetan, pauso
bat harantzago emango dugu. Horregatik, WebQuestei buruz gehiago jakiteko,
WebQuest honetan aipatuko diren atalak jarraitu beharko ditugu. Ea zer moduzkoa
den lehendabiziko esperientzia WebQuest batekin!
|