Ahozkotasuna
 
PROZESUA

Ondorengo urratsak jarraitu behar dituzu:

GAI JAKIN BATI BURUZ HITZ EGIN

  1. Irakur itzazu 1, 2 eta 6 esteketan jasota dagoen informazioa.
  2. Eman zaizkizun BI GAIEN ARTETIK BAT AUKERATU
  3. Gai bati buruzko ahozko azalpena barnean Argudio testua idazten 1 dokumentua aurkituko duzu. Inprimatu (iaz banatutako txostenean ere aurki dezakezu) eta eskura izan.
  4. Argudio testua idazten 1 eta azalpenerako prestaketa taulan ematen diren argibideak jarraituz, prestatu zure ahozko aurkezpenaren eskema (urrats guztiak eman).
  5. Euskaljakintza moodle -era sartu eta irakasleari eskema bidali.
  6. Probak egiten hasi jendaurrean azalpena egin aurretik:
    • Alta eman podomatic gunean eta audioblog bat sortu zure grabaketak egiteko. Grabatu zuk prestatutako jarduna eta behin eta berriz entzun zure akatsez ohartzeko.
    • Jo zure gelakide bat edo birengana eta euren aurrean entseatu. Hauen iritzi kritikoa jaso eta beraien aholkuak eta iradokizunak kontuan izan.
    • Denbora kontrolatu, kontuan izan gutxi gorabehera 5 minutuz arituko zarela. Eskema jakin bat (sarrera, garapena eta amaiera) jarraitu behar duzunez, gainera, ezin zara ez motz ez luze geratu.

TESTU BATEN AHOZKO LABURPENA

  1. Joan zaitez hona . Ahozko laburpenean trebatzeko hainbat testu aurkituko duzu. Horietako bat (edo batzuk) hautatu.
  2. Irakurri hautatutako testua bi aldiz (gutxienez).
  3. Galdera hauek laguntza moduan erabiliz, osatu zure eskema.
  4. Euskaljakintza moodle -era sartu eta irakasleari eskema bidali.
  5. Zure podomatic gunean sartu eta grabatu zure jarduna. Saiatu grabazioa baldintza errealetan egiten, hau da, eskema jarraituz baina irakurri gabe. Gogoratu jendaurrenan arituko zarenean, ez duzula irakurtzeko aukerarik izango! Entzun behin eta berriz zure grabazioa, helburua zure akatsez jabetzea da.
  6. Parteka ezazu zure audiobloga norbaitekin eta eskatu hobekuntzarako aholkuak eta iradokizunak. Eta gogoratu:
"Lau begik bik baino gehiago ikusten badute,
lau belarrik bik baino gehiago entzungo dute."

Hementxe dituzu kontsultatu beharreko guneak:
2. Jendaurreko azalpen on bat emateko egin beharrekoa
3. Azalpenerako prestaketa taula
4. Euskara batuaren ahoskera zaindua
5. Ahoz aritzeko zer zaindu (eskema)
6. Ahozko azterketa (azalpen ofiziala)
1. Gai bati buruzko ahozko azalpena
   
   
Webquest-aren egilea Maite Goņi