Zein da bi hauen arteko ezberdintasunik nabarmenena? Biak jendaurreko jardueren adibideak dira baina... Ondorengo egunetan AHOZKO EKINTZA ANTOLATUA burutzeko jakingarriak aztertuko ditugu. Ondorengoak izango dira gure helburu nagusiak:
Ahozko diskurtso koherente eta zuzen bat sortu.
Ideiak ahoz arrazoitu eta aurkeztu.
Ahozko azalpen bat ondo egituratu.
Ideia nagusiak eta osagarriak bereizi.
Antolatzaile egokiak erabili.
Ahozko azalpena hobetzeko hainbat baliabide erabili.