Hitza
bera definitzera ez gara ausartuko, adiera oso zabala izan baitezake. Hala ere,
esan daiteke, material ez konbentzionalez osatua egoteaz gain, edozeinek
praktikatzeko modukoa eta aisialdiaz eta denbora libreaz gozatzeko baliagarria
izan beharko lukeela kirol alternatiboak.
Gure
gizartean homogeneizatuta ez dagoen guztia alternatibotzat hartu ohi da;
horrela, medikuntza ofizialaren aurrean medikuntza alternatiboa kokatzen da,
energia komertzialaren aurrean energia alternatiboa dugu, "betiko"
kirolen aurrean jolas eta joko alternatiboak ditugu. Azken finean, alternatiboa
deituraren atzean zer dago? Erantzuna zaila da, baina zera baiezta dezakegu:
gure gizartea patroi nagusi batzuen arabera mugitzen da eta patroi horietatik
at sortu edota dauden baloreek, helburuek zein jarduerek bigarren bide bat
hartzen dute, bide alternatiboa hain zuzen ere.
Kirol
Alternatiboei dagokionez, 5 talde daudela esan daiteke:
1. Talde kirolak eta
kooperazio jolasak:
frisbee-a, balonkorf-a, floorball-a, india
ka, ...
2. Gurpilez
desplazatzeko bakarkako kirolak: skate-a, gurpildun patinak, bizikleta, ...
3. Aurkaria duten jolas eta kirolak: pala, badminton-a,
shuttleball-a, peloc-a, ...
4. Jaurtiketa jolasak: boomerang-a, malabar jolasak, fun-ball-a, ...
5. Beste batzuk: mendizaletasuna, eskalada, eskia, piraguismoa, ...