HERRI KIROLAK
Ba al zenekien herri kirolak Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirol mota ezberdinak direla?
Hauetako batzuk hemen sortuak eta bereziak dira. Beste batzuk berriz beste herrietan jokatzen direnen antzekoak.
Mendeetan zehar joko hauen arautegia aldatuz joan da. Hala ere, badaude joko hauek definitzen eta bereizten dituzten baldintza batzuk.
Lan iharduera ezberdinak aisiara bideratzetik sortu dira herri- kirolak. Baserritarrei, bere eguneroko iharduera kirol moduan burutzea dibertigarri iruditu zitzaion.
Kirol guzti hauek, indar fisiko handia edukitzea eskatzen dute. Energia handia izan behar da kirol horik jokatzeko. Jokalariak esfortzu luzea egin behar duenez, erresistentzia handia edukitzea ere beharrezkoa da. Euskaldunek indar fisikoari izan dioten mirespena jasoa geratu da kondairatan eta mitalogian.