Euskal pilotan gehien ezagutzen dugun modalitatea ESKU pilota
da. Telebistan astean behin baino gehiagotan ikusi ahal izaten dugu eta urtetik
urtera arrakasta handiagoa du. Baina euskal pilotaren barruan beste
modalitate pilo bat ere aurki ditzakegu, denak antzekoak eta denak ezberdinak.
Ezetz asmatu zenbat?
Ariketa honetan, euskal
pilotaren modalitate gehiago ikasiko ditugu eta, horretarako, 3 edo 4 laguneko
taldeetan, webquest hau ahalik eta ondoen egiten saiatu beharko gara.