Berria egunkarian praktikak
egiten ari zara eta bertako zuzendaria den Martxelo Otamendik aste pare batean
argitaratuko den gehigarrirako elkarrizketa on bat prestatzeko eskatu dizu.
"Niri?"
Alde batetik, izugarri pozten zara baina, bestetik, eskaera hori buruhauste
galanten sorburu izan daitekeela garbi daukazu. Nor elkarrizketatu? Zein
helbururekin? Zein motatako galderak egingo ditut? Nondik hasiko
naiz? Mila galdera datozkizu burura eta, gainera, jakin badakizu ondo
egindako lanak bere saria izan dezakeela; izan ere, elkarrizketatzaile berrien
bila dabiltzala entzun baituzu kafetegian...
Azkenean, zure garaia heldu da,
hainbeste amestutako enkargua lortu duzu! Ez duzu xahutzeko denborarik,
ezta gitarra jotzen eta dendeletean pasatzeko ere. Atzerako kontaketa hastear
dago! Bizkortu, trenak ihes egingo dizu eta!
Hasteko, ez legoke gaizki jakitea elkarrizketa batean inoiz egin behar ez duzuna. Ikus jarraian datorren bideoa eta hausnarketa egin: