SARRERA
Ekintza fisikoa eskubide eta behar bat da pertsona ororentzat urritasun fisiko, psikiko edo sentsoriala egonda ere.
Urritasuna duten haurrak babestearren kirol iharduerak alde batera lagatzen
dira eta beldur handiagoa dago. Fenomeno hau eskola garaitik
dator, eta urritasuna duten haurrak heziketa fisikoko klaseetara ez joatetik
hazten da.
Kontutan izan behar dugu, haurrak mugitzeko beharra daukatela, jolasteko beharra, lagunak izateko beharra. Hainbat ume dago,
inoiz ez dituela belaunak urratu
edo ez dela zuhaitz batera igo.
Ziurrenik intentzio onena egongo da guzti horren atzean. Haur horien heziketa babesean oinarritzen den heziketa izan ohi da,
baina ezin dugu ahaztu
esperientzia horietatik asko ikas daitekeela,
eta haur askok asko jaso dezaketela gurpildun
aulkitik altxatu eta lurrean jartzen baditugu.
Izan ere haur hauek ere esperientziak behar
dituzte, eta era guztietako esperientziak. Beharrezkoak diren neurriak
hartuta urritasunak dituzten
haurrei kirolarekin, mugimenduarekin, naturarekin
lotutako esperientziak izan ditzaten lagundu
behar dugula.
Proiektu honen intentzioa kirol egokitua ezagutaraztea eta kirol egokitua
praktikatzeko oinarrizko
iharduera batzuk aztertu eta biltzea izan da.